jueves, 28 de julio de 2011

Ametsa gero ta hurbilago.....

Une latzak pasau ta gero, argia ekosten dot, Txina aldean pasatako egunetan, ia ahaztuta neukan pedal kolpea berreskuratu dot, ta noz oin baino hobe. Astelenean, Ordizian, lasterketa baten protagonista izateko aukera bilatu nun, ez nun lortu, baie gerrarako prest nagoela somatu nun. Datorren larunbatian, Donostiako Klasika korrituko deu, bertan Tour-ean ibili diran "gallo"ak, ta beste hainbat figura korrituko dute. Hainbeste amestutako aukera, primerako izen zerrenda, primerako lasterketa, ta gainera etxean..... Zer gehio eskatu lei?

Donostin ekosiko gara!!!!!

domingo, 3 de julio de 2011

Txina aldean bueltaka

Gaur hasi da itzulia. Lehenengo etapa izan da, 15km-ko zirkuitu batean 130km guztira. Eguna lainotuta eta euri tanta batzukin hasi dugu baina karrera aurrera zijoan einean euri tantak gelditu eta azkenerako eguzkia azaldu da. Eskerrak!!! Laisterketa oso kontrolatua joan da momentu oro, gehienbat etxeko taldeak izan dira protagonista eta gu beraien lanaz baliatuz 7.postua egindu gure esprinterrak. Esan bezala, karrera esprinean amaitu da. Ni bertan izan naiz taldeari laguntzen eta pena bat izan da taldekideak postu hobea egitea. Zoramen bat izan da esprinta.

Dena bukatu eta hotela etorri, dutxatu, masajea eta hemengo arratsaldeko 17:30 afaria daukagu ze gero enbajada bat prestatu digute antolatzaileak. Arratsaldeko 18:00tan autobusa hartu ta 1h 30min bidaia ez dakigu nora. Bertan, talde guztien aurkezpena daukagu eta zeremonia antzeko bat. En fin!!!Ez daukagula deskantsatzeko astirik ze gaueko hamabiak aldera iritsiko garela esan digute. Es lo que hay!!! Txino hauei, le gusta la parafernalia...

Bueno ba, bihar etapa gogorra daukagu. Ia ia 4000m altitudera iritsiko gara. Ea arnasa hartzeko aukera dudan!!!!

martes, 15 de febrero de 2011

Asteburu ederra ta aste hasiera ezin hobea!!!!

Dakizuen legez, asteburu hontan Aupa Igor Romero Lagunartearen aurkezpena ein de Mutrikun. Bertara jende piloa hurbildu zan, pelotoian aurkituko dodazen lagunak, herriko jendea, auzoko herrietatik be batemat etorri zan,.... Eskertu gura dotsiet antolakuntzan ibili ziran danoi, ez dodaz uzen guztiak aipagura gura barik batemat ahaztuta utziko dodalako, ESKERRIK ASKO zuon elkartasun adierazpenengatik, ea laster zeozer ospa ahal dogun!!!

Ta beste alde batetik, atzo kendu ein austien azken hamar egunetan eroan dodan fedula, oin beste hamar egun emon behar dodaz errekuperazioa nere kabuz einez, ta gero ekosiku, itxura ona deko honek....  Oin bizikleta noz hartuko irrikitan!!!!

Larunbateko ekitaldiaren argazki batzuk usten dautsuedaz.....





Ta amaituteko Poliklinikatik urten da gero ein ostien elkarrizketeen link-ak uzten dotsuedaz:

miércoles, 9 de febrero de 2011

Aurpezpena prest!!!

Nahiz ta Igor-ek denbora askorik ez euki, Aupa Igor Romero Lagunartea-k dena prest daukagu datorren larunbatean, Otsailak 12, egordiko 12:00-tan Zabiel Kultur Etxean eingo dan ekitaldirako.

Ekos dezala bere atzetik daukan jendetza, denok bide bazterrean animoak emoteko prest. Jada 220 bazkide gara, ta oindino ein ez bazara, ez zaite larritu, ekitaldiaren egunean zeure izena emon ahal dozu.

Mundu guztia gonbidauta dago, AUPA IGOR ROMERO!!!

Otsailak 12-an etsoiten zaituztegu, anima zaitezte!!!

lunes, 7 de febrero de 2011

Eskerrik asko danoi!!!

Lehenik ta behin, eskerrik asko egun hauetan nitaz arduratu zarien guztioi. Une hautan ekosten dia benetako lagunak, ta ekosi dodanez, sorteduna naz.

Ostegunetik hona, sentzazio piloa bizi dodaz, lehengo momentuan kriston amorrua, hainbat denboran prestautako itzulera pikutara joan jatan, ukondo bien haustura nuela!!!!! denboraldi erdia galduko nula errekuperazioagaz. Ostiralean, poza, haustura dirudi zena, atzenean fisuran parau zan, 20 bat egun geldirik egonez osatuko dala..... Ta atzo ta gaur oso arraro, lasterketa telebistan ekosten, bertan egon behar nintzala sentitan dot, baie lehen esan dodan lez pozik, jendea ondo portau de nigez, horregatik...


ESKERRIK ASKO DENOI!!!!!!

lunes, 31 de enero de 2011

Lehenengo talde entrenamenduak!!!!

Mallorkara heldu ta segidan jarri gaituzte lanean. Talde lan saio hauek hasteko, gaurkoan 5 orduko saioa, euripean, Mallorka ez zen irla eguzkitsua??? barren-barreneraino buztiak amaitu degu. Ta bihar berdin, euria, euria ta euria igarri daudie.......Gainera denboraldia hasteko irrikan nago ta urduritasun horrek giharrak blokeatzen dizkit, ea biharkoan hobe nagoen. Ez daukat gehiagorik kontetako, urte guztietako rutina,.... entrenamenduak ta analitikak.... Ah bai, gelakide barria daukat, Jose Herrada, tipo majua.....

domingo, 30 de enero de 2011

Mallorkan jada!!!!

Halan da, gaur bertan heldu gera Mallorkara. Oin entrenamendu aste bat eingu hemen, ta otsailak 6-tik 10-ra Mallorkako Txallenge-a korrituko det, ez dakit ze frogatan parte hartukot baie hasteko desietan nau. Hasteko, biher entrenamendu planing-a eingu digute, ta hor esangozkue ein beharreko lana. Lan ona eiteko esperantzeagaz etorri naz, ea sorte apur batekin nere burua erakutsi ahal dodan. Eskuminak herriko jendeai ta eskerrak zuon animoengatik    .http://www.vueltamallorca.com/challenge2011/